Sortatze (marketina)

Marketinen, sortatzea produktu zenbait batera eskaintzeko marketin-estrategia da; adibidez xaboia, xanpua eta perfumea kaxa bakar batean bildu eta saltzen jarri edo telekomunikazio-enpresa batek internet eta telefonia mugikorra batera eskaintzen direnean. Sortatze mota zenbait bereizi dira: baterako sortatzean, bi produktu edo gehiago batera eskaintzen dira, bestelako aukerarik gabe; nagusiarekiko sortatzean, produktu nagusi edo lider bat, nagusia ez den beste produktu batekin batera bakarrik eskaintzen da; nagusiarekiko sortatze mistoan, produktu nagusia bakarrik erosteko aukera ere eskaintzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy